Select Page
pharus

Urriaren 25ean, asteazkena, Iruñeko Nafarroa Arena pabiloian 60 enpresa eta entitate baino gehiago aurkituko dituzu. Zure zain izanen gaituzu 09:30etik 14:30era eta 15:30etik 18:30era.

Topaketan aukera izanen duzu giza baliabideetan espezializatutako profesionalak ezagutzeko, eta jakiteko entitateetako eguneroko lana nolakoa den, zer proiektu dituzten eta zer hautaketa-prozesutara aurkezten ahalko zaren zure profilaren arabera.

NUPeko ikasle eta egresatuentzat da topaketa, baita edozein unibertsitatetan ikasi dutenentzat ere, aukera profesionalen bila ari badira.  Ez huts egin!

Aldez aurretik erregistratzen bazara, gainera, 100 €-ko 30 opari-txartelen zozketan sartuko zara automatikoki.

Sarrera erosteko prozesuan, adierazi bat nahi duzula eta sakatu «Erosi» botoia. Aplikazioak zure datuak eskatuko dizkizu, baina ez dizu deus konbratuko kudeaketa-lanengatik eta ez dizu eskatuko txartelaren daturik. Bukatu erosketa-prozesua, eta topaketan sartzeko kode bat jasoko duzu zure posta elektronikoan. Kode hori erakutsi behar duzu hain zuzen, aretoan sartzeko.