Enplegurako eta Ekintzailetzarako Topaketa
Talentua eta aukerak elkartzen ditugu
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Enplegurako eta Ekintzailetzarako Topaketa elkargune bat da ikasleentzat, tituludunentzat, enpresentzat eta talentua bilatzen dutenentzat.
NUP Fundazioak antolatzen du, eta zenbait sektoretako erakundeak biltzen ditu urtero. Topaketak, gainera, aukera ematen du lan merkatua ezagutzeko, harreman profesionalak ezartzeko, lan eskaintzak deskubritzeko eta enplegagarritasuna hobetzera bideratutako jardueretan parte hartzeko.
Enpresak, talentua, prestakuntza eta aukerak, den-denak leku berean.
2027ko urrian ikusiko dugu elkar!
Horrelakoa izan zen Enplegurako eta Ekintzailetzarako Topaketaren 2026ko edizioa
Enpresen azoka
100 enpresa eta erakundek baino gehiagok ezagutzera eman zituzten beren lan aukerak, eta harreman zuzena ezarri zuten ikasleekin eta tituludunekin.
Lan orientabide pertsonalizatua
Parte-hartzaileek banakako aholkularitza jaso zuten enplegagarritasuna hobetzeko eta profil profesionala indartzeko.
Aztarna digitalari buruzko auditoretza
Interneteko presentzia profesionala aztertzera eta izen ona eta marka pertsonala hobetzera bideratutako jarduera bat.
Escape Room bat: Enpleguaren arrastoaren bila
Asmakizunen, erronken eta elkarlaneko proben bidez, parte hartu zuten taldeek lana aurkitzeko trebetasunak probatu zituzten.
Enplegu publikoa lortzea
Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuak saio bat egin zuen unibertsitatez kanpoko irakasle izateko aukerei eta enplegu publiko hori lortzeko bideei buruzko argibideak emateko.

