Enplegurako eta Ekintzailetzarako Topaketa

2026ko urriaren 14an, asteazkena, Nafarroa Arenan

Enplegurako eta Ekintzailetzarako NUPeko Topaketa 2026ko urriaren 14an eginen da.

Urteroko topaketa horrek harremanetan jartzen ditu talentu bila dabiltzan erakundeak eta beren ibilbideari bultzada bat eman eta enplegagarritasuna handitu nahi duten gazteak.

Ez hutsik egin!

Zer eskaintzen dizu Enplegurako eta Ekintzailetzarako NUPeko Topaketak?

 

Lan-merkatuaren funtsezko joerak ezagutu, parte hartzen duten erakundeekin harremanetan jarri, aukera berriak aurkitu eta, batez ere, zure enplegagarritasuna bultzatu ahal izango duzu.

NUPeko ikaslea bazara, 1 ECTS aitortzen ahal zaizu parte hartzeagatik. Eskura ezazu sarrera

Talleres encuentro

PRESTATZEKO TAILERRAK

Topaketarako prestatuko zaitugu! Laguntza emanen dizugu CV on bat egiteko, elkarrizketak prestatzeko eta lana bilatzeko estrategiak erabiltzen jakiteko.

 

feria presencial

Lanerako orientazio pertsonalizatua (berria)

Lan bila zabiltza edo zure etorkizun profesionala definitzen ari zara? NUPen ikasten baduzu edo titulua lortu berri baduzu, har ezazu banakako hitzordu bat laneko orientatzaile batekin, zure indarguneak identifikatzeko, helburu profesionalak definitzeko eta enplegua bilatzeko estrategia hobetzeko.

 

»feria

Escape Room bat: Enpleguaren arrastoaren bila 

Probatu itzazu lana bilatzeko dituzun trebetasunak talde lanean probak, asmakizunak eta erronkak gaindituz. Komunikazioa, estrategia eta talde lana entrenatzeko modu desberdin eta dibertigarria da.

»feria

Zure aztarna digitalak zure berri ematen du

Ba al dakizu nolako irudi profesionala ari zaren proiektatzen Interneten? Jakin ezazu online enplegatzaileek nola ikusten zaituzten, eta jaso itzazu zenbait aholku zure identitate digitala hobetzeko eta zure marka indartzeko.

»entrevistas

ELKARRIZKETA ESPRESAK

Aukera izanen duzu enpresekin harremanetan jartzeko eta zure balioa erakusteko. Hori dena, gehienez 10 minutuan.

»entidades

ENPLEGU PUBLIKOA

Espazio honek administrazio eta erakunde publikoen funtzionamendua ezagutzen lagunduko dizu. Informazio erabilgarria aurkituko duzu, eta, haren bidez, orientazioa jasoko duzu enplegu publikora iristeko eta zure ibilbide profesionala eremu horretan garatzeko bideak ezagutzeko.

»feria

Berrikuntza eta ekintzailetza 

Eremu honek berrikuntzara eta ekintzailetzara hurbilduko zaitu; beharbada aukera onak irudituko zaizkizu zure etorkizun profesionala garatzeko. Zatoz Enpresa Berritzaileak Sortzeko Laborategi Unibertsitarioaren (LUCE) baliabideak ezagutzera, eta NUPeko Ezagutzan Oinarritutako Entitate batzuek berrikuntzako eta ekintzailetzako esperientzia errealak erakutsiko dizkizute.

»entidades

DESGAITASUNEN BAT DUTENENTZAKO ENPLEGUA SUSTATZEN DUTEN ERAKUNDEEN ETA GKE-EN GUNEA

Gune horretan, aukera izanen duzu gizarte entitateek zer egiten duten eta zer aukera ematen dizkizuten jakiteko.

El mundo que viene

DATORREN MUNDUA

Conoce la visión de futuro de investigadores e investigadoras relevantes en ámbitos como nutrición, agroalimentación, neurología, energía, gestión empresarial o psicología en breves ponencias de 10 minutos. 10 minutuko hitzaldi laburretan, ikusi etorkizunari buruzko zer ikuspegi duten zenbait arlotako ikertzaile esanguratsuek. Honako hauek dira arlo horiek: nutrizioa, nekazaritzako elikadura, neurologia, energia, enpresaren kudeaketa edo psikologia. Etorri saio honetara, eta lortu bi puntu Eman kreditua zure kulturari programan.
Eman izena

»feria

FÚTBOL 3X3

»feria

Eskrima-txapelketa

feria presencial

AZOKA PRESENTZIALA

Jendearentzako barruti ireki bat, erakunde parte-hartzaileekin zalantzak argitu eta kontaktuak egiteko. Informazioa lortzen ahalko duzu hautaketa-prozesuei eta bila dabiltzan profilei buruz.
Eskura ezazu zure sarrera!

 

ANTOLATZAILEA

logo organizadores

LAGUNTZAILEA

Gobierno de Navarra