Select Page

TALENTUAREN JOKOAK

Caja Rural

 

25.10.2023

Jokatu eta irabazi bidaia bat

Zatoz urriaren 25 goizean. Bi txanda daude: 09:30ean lehenbiziko txanda, 10:00etatik 12:00etara lehiatzeko, eta 11:30ean bigarrena, 12:00etatik 14:00etara jokatzeko. “Arrainontzian” izanen da, NUPeko Ikasgelategiko 09. bis ikasgelan, Arrosadiko Campusean. 

Ez kezkatu, saioan bertan azalduko dizugu jakin behar duzun guztia. Zu, etor zaitez jostatzeko gogoz eta kito !

Arratsaldean, sari banaketara joan behar zara falta gabe. Nafarroa Arenan izanen da, eta Erel&Kuñi rap taldeak aurkeztu eta animatuko du!

01

Etorriko zara?

Izena emateko, sartu esteka honetan. Egiaztatu saio berean eman duzuela izena taldeko lagun guztiek (3 eta 5 pertsona bitarte). Denak elkarrekin etorri behar zarete txandaren hasierara, zuen taldeari zenbaki bat emanen diogu-eta.

Zuk bakarrik ere eman dezakezu izena, edo bi bazarete, problemarik ez! Talde batean sartuko zaituztegu hasi aurretik.

02

Erregistratu ondoren, bete ezazu autoebaluazioa egiteko galdeketa plataforman bertan, eta garapen pertsonaleko gaitasunetan nolako puntuazioa duzun jakinen duzu. Zure taldekoek ere egin behar dute autoebaluazioa, eta denen artean puntu estra batzuk lortuko dituzue jokoaren hasierarako.

03

Ez hutsik egin!

Lau erronka gainditu beharko dituzue zuen gaitasunak probatuz. Erloju kontra arituko zarete, eta zuen abileziak erabili beharko dituzue estresa kudeatzeko, komunikatzeko, talde-lanean aritzeko, sormenaz baliatzeko… horiek baitira gakoak Talentuaren Jokoetan irabazteko.

 

 

 

SARIAK: Zer irabaziko duzu? 

Bidaia bat Europako leku batera, lehiaketa irabazi duen taldeko guztientzat. Nora? Sorpresa da. Nafarroako Rural Kutxak ematen du saria, eta hegaldia, ostatua eta gosaria ordaintzen ditu.

COLABORA

Caja Rural

ORGANIZA

logo organizadores

En colaboración con el Vicerrectorado de Estudiantes, Empleo y Emprendimiento

CON APOYO DE

Gobierno de Navarra