TALENTUA MARTXAN

caja rural acción social

 

2024-10-23

Jokatu eta irabazi bidaia bat!

Gainera, urriaren 14a baino lehen izena emanez gero, 50 euroko opari-txartela irabazteko aukera izanen duzu.

Talento en acción

Talentua Martxan izeneko jardueran, 3-5 lagun talde batean elkartu, eta 4 erronka gainditu beharko dituzue.

Zatoz urriaren 23an, goizean. Bi txanda daude: 09:00etan lehenbiziko txanda, 12:00ak arte lehiatzeko, eta 11:00etan bigarrena, 14:00ak arte lehiatzeko.

“Arrainontzian” izanen da, NUPeko Ikasgelategiko 09. bis ikasgelan, Arrosadiko campusean.

Ez kezkatu, saioan bertan azalduko dizugu jakin behar duzun guztia. Zu, etor zaitez jostatzeko gogoz eta kito wink!

Eta, arratsaldean, Nafarroa Arenako sari banaketara joan behar zara falta gabe!

Parte hartzeko, ezinbestekoa da izena ematea. Egiaztatu saio berean eman duzuela izena taldeko lagun guztiek (3 eta 5 pertsona bitarte). Denak elkarrekin etorri behar zarete txandaren hasierara, zuen taldeari zenbaki bat emanen diogu-eta.

Zuk bakarrik ere eman dezakezu izena, edo bi bazarete, problemarik ez! Talde batean sartuko zaituztegu hasi aurretik.

Ez hutsik egin!

Lau erronka gainditu beharko dituzue zuen gaitasunak probatuz. Erloju kontra arituko zarete, eta zuen abileziak erabili beharko dituzue estresa kudeatzeko, komunikatzeko, talde-lanean aritzeko, sormenaz baliatzeko… horiek baitira gakoak Talentuaren Jokoetan irabazteko.

 

 

 

SARIAK: Zer irabaziko duzu?

Bidaia bat Europako leku batera, lehiaketa irabazi duen taldeko guztientzat. Nora? Sorpresa da. Nafarroako Rural Kutxak ematen du saria, eta hegaldia, ostatua eta gosaria ordaintzen ditu.

 

Kontsultatu oinarriak

 

KOLABORATZAILEA

Caja Rural

ANTOLATZAILEA

logo organizadores

Ikasleen Gaietarako, Enpleguko eta Ekintzailetzako Errektoreordetzarekin lankidetzan

LAGUNTZAILEA

Gobierno de Navarra