
PROGRAMA
Urriaren 23a, asteazkena
09:30-14:00 eta 15:30-18:30. Enplegu Azoka
Enpresak eta erakundeak ezagutzeko aukera izanen duzu. Zure ibilbide profesionala garatzeko aukerak emanen dizkizute, baita zer profil bilatzen ari diren jakiteko gakoak ere.
09:30-14:00. Talentua martxan
Lehiaketa bat da, non, zure taldearekin batera, zure konpetentziak probatuko baitituzu eta sari handiak irabazteko aukera izanen baituzu. Beharrezkoa da izena ematea.
10:00-14:00 eta 16:00-18:00. Elkarrizketa espresak
Jar zaitez harremanetan enpresekin eta erakutsi zure balioa 10 minutuan. Beharrezkoa da izena ematea.
10:00-11:30. Enplegu publikoaren gunea
Badakizu kontratazio publikoko zerrendek nola funtzionatzen duten? Oposizioren bat egin nahi duzu?
Argitu zure zalantzak!
- 10:00 – Osasunbidea
- 10:30 – Hezkuntza epartamentua
- 11:00 – Estatuko Goi Mailako Funtzionariotza eta Nafarroako Gobernua
11:30. Inaugurazio instituzionala
12:00-14:00. Datorren mundua, NUPeko Gizarte Kontseilua
Etorkizuneko ikuspegiak, NUPeko zenbait ikertzailek hitzaldi laburretan azalduak.
Ez huts egin! Beharrezkoa da izena ematea.
14:00-14:30. Erakundeei sariak emateko ekitaldia
Erakunde baloratuena
Enplegua sortzen duen NUPeko erakundea
Elkarrizketa espresak
16:00-18:00. 3X3 futbol lehiaketa. Formatu dinamikoa, azkarra eta zirraragarria. Bildu zure taldea eta zatoz jokatzera! Beharrezkoa da izena ematea.
18:00 – 18:30. Sari banaketa
- Bideocurriculumik hoberena
- Talentua martxan
- 3X3 futbola