Select Page
Pharus Encuentro de Empleo UPNA

 

 

 Parte hartu zure enplegu-emaile markak proiekzio handiagoa izan dezan!

NUPek Enpleguari eta Ekintzailetzari buruzko Topaketaren beste edizio bat eginen du. Ez egin huts; aurreko urtean 70 entitate baino gehiago biltzea lortu zuen hitzordu horrek, eta 2.300 izen-emate izan zituen osotara antolatutako jarduera guztietan.

2023ko urriaren 25ean, Nafarroa Arena pabiloian eginen dugu Nafarroan enplegagarritasunaren arloan erreferentziazkoa den ekitaldi hau (NUPeko Iruñeko Arrosadiko Campusaren aldamenean).
Ba al zatoz?

encuentro empleo upna

Zabalik dago enpresek eta erakundeek “Enpleguari eta Ekintzailetzari buruzko NUPeko XVI. Topaketan” izena emateko epea. Erreserbatu zure standa HEMEN!

 

«Enpleguari eta Ekintzailetzari buruzko NUPeko XVI. Topaketan» parte hartzeko modalitateak

LAGUNTZAILEA

Tarifa: 1.700 euro

Zer lortuko duzu?

  • Premium erakusketa-espazio bat, zure enpresaren altzariak eta irudia dituena atzealdean. Wi-fi konexioa eta entxufea
  • Enpresaren fitxa topaketaren webgunean
  • Berariazko aipamena komunikazio jardueretan
  • Logotipo korporatiboa komunikazio elementu guztietan erdi-lehentasunezko tamainan
  • Zure izangaiekin elkarrizketa-agenda kudeatzeko aukera

Eman izena urriaren 5a baino lehen!

 

Babeslea

Hobetu zure ikusgarritasuna zure markari presentzia handiagoa emanez!

Tarifa: 3.500 euro

Zer lortuko duzu?

  • Logotipo korporatiboa komunikazio elementu guztietan lehentasunezko tamainan
  • Berariazko aipamena komunikazio jardueretan
  • Erakusketa-espazio nagusi bat, zure enpresaren altzariak eta irudia dituena atzealdean. Wi-fi konexioa eta entxufea
  • Enpresaren fitxa topaketaren webgunean
  • Zure izangaiekin elkarrizketa-agenda kudeatzeko aukera

Eman izena urriaren 5a baino lehen!

ESTANDARRA

Tarifa: 1.000 euro

Zer lortuko duzu?

  • Erakusketa-espazio bat, zure enpresaren altzariak eta irudia dituena atzealdean. Wi-fi konexioa eta entxufea
  • Enpresaren fitxa topaketaren webgunean

Eman izena urriaren 12a baino lehen!

Ezagut itzazu desgaitasunen bat dutenentzako enplegua sustatzen duten entitateak eta GKEak

Eremu esklusiboan doan sartzeko aukera izanen duzu

Zer lortuko duzu?

  • Standean gaiaren arabera taldean egoteko aukera (GKEak eta desgaitasuna duten pertsonentzako enplegua sustatzea)
  • Entitatearen fitxa topaketaren webgunean

Eman izena urriaren 12a baino lehen!

Baduzu zalantzarik? NUP Fundazioan zure entitateak duen ohiko kudeatzailearekin harremanetan jartzea,  fundacion.promocion@unavarra.es helbide elektronikoaren edo 948 16 9788 telefonoaren bidez.

Aukera duzu gasturik gabe parte-hartzea ezeztatzeko, gehienez ere topaketa egin baino 15 egun natural lehenagora arte. Parte-hartzea ekitaldiaren aurreko 7 egunetan ezeztatzen baduzu, ordaindutako kuotaren % 50 itzuliko zaizu. Ekitaldiko parte-hartzea ondoren ezeztatzen baduzu, inskripzio kuotaren % 100 ordaindu beharko duzu.